XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Normalean beste faktore bat gehitzen zaie: legitimitatearen sinesmena, hain zuzen.

Esperientziarekin bat etorriz, inongo menperaketa ez da konformatzen bere iraunkortasunaren probabilitatetzat arrazoi material hutsak, afektiboak, edo baloreei dagozkien razionalak edukitzearekin. Aitzitik, denak saiatzen dira bere legitimitatean sinesmena piztu eta zuzpertzen.

Bilatzen den legitimitate-motaren arabera, guztiz desberdina da bai lortzen den obedientzia-mota, bai legitimitate hori bermatzera zuzendua dagoen administrazio-koadroa, eta baita menperaketa-jarduerak hartzen duen izaera ere.

Ondorioak ere desberdinak dira. Hori dela eta, egokitzat jotzen dugu menperaketa-motak bereiztea legitimitate-asmo tipikoen arabera. Horretarako komenigarria da harreman moderno eta ezagunetatik abiatzea.

a) Soilik lortuko diren emaitzek justifika dezakete sailkapenerako abiapuntu hau, eta ez beste bat, hartu izana. Ez da noski honetarako oso kalterako izango orain horiek alde batera uztea, beste zenbait ezaugarri bereizgarri tipikoak gehitu ahal izateko. Menperaketa baten legitimitateak huts-hutsik ideala ez den garrantzia du -jabegoaren legitimitatearekin harreman oso zehatzak mantentzen dituelako besterik ez bada ere.

b) Konbentziozko asmo orok, edo juridikoki bermatu den asmoak, ez du zertan menperaketa-harreman deitura hartu.

Gisa honetara zera esatera hel baitaiteke: langilea, bere soldata jasotzeko asmoa duen heinean bere nagusiaren jaun dela, hau bere esku baitago, betearazle judizialak hala eskatuz gero.

Benetan, zerbitzu-truke jakin batean, hainbat betebehar burutzeko hartzekodun parte bat baino ez baita formalki. Menperaketa-harreman baten kontzeptuak ez du, ordea, berez formalki librea izan den kontratu baten bidez sortu izan daitekeela ukatzen; horrela gertatzen da nagusiaren langilearekiko menperaketan, bere lanerako argibide eta aginduetan gauzatzen den bezala; edo itun feudala kontratu libre gisara egin duen menpekoarekiko jaunaren menperaketan.

Diziplina militarrerako obedientzia formalki derrigorrezkoa izateak, lantegiko diziplina formalki borondatekoa den bitartean, ez du inondik ere esan nahi lantegiko diziplinak ere aginte (menperaketa) batekiko menpekotasuna eskatzen ez duenik.

Funtzionarioaren postua ere kontratu bidez lortzen da, eta salagarria da, eta menpeko harremana bera ere onartua izan daiteke, eta (zenbait mugarekin bada ere) borondatearen arabera desegina. Borondatezko harremanik inondik ere ez izatea jopuengan gertatzen den kasua da soilik.

Ez zaio ezta ere menperaketa deitu behar monopolio-egoera batengatik ezarrita dagoen botere ekonomiko jakin bati; hau da, kasu honetan, beste alderdiari negozioaren baldintzak diktatzeko posibilitateagatik.